Anakako Auzo Elkartean Christmas lehiaketa egingo dute gaur
Gaur (larunbata, hilak 9), 17:00etatik aurrera, Christmas lehiaketa egingo dute, haurrentzat, Anakako Auzo Elkartean. Bi maila izango dira, 6-9 adin tartekoena, eta 10-13 tartekoena. Mailka bakoitzean sari bana emango dute, eta gainera, askaria izango dute haurrek.
Aldi berean Anakako Auzo Elkarteko kideek jakinarazi dute ikastaro berriak abian dituztela elkartean bertan, kiromasajea, ingelesa eta SGA Stretching.