Informazio panelak, Meipin
Itaia kolektiboaren ekimenez, 36ko gerraren gaineko erakusketa jarri dute gaur Donibaneko Meipi auzoan. Bihar, erakusketa hori lekuz aldatuko dute, elizaren ondoko maldara. Hurrengo astean ekimen gehiago egingo dituzte Itaiako kideek, hitzaldia eta txangoa tartean.