Via Campesinako kide batek ordezkatu du Alicia Canavari
Gaia eta hizlaria aldatu behar izan du Mikelazulo kultur elkarteak, Espainiako enbaxadak Boliviatik etortzekoa zen Alicia Canavari baimenik eman ez diolako. Hala, Cintia Esmalde Gonzalez Hegoamerikako Nekazaritza Erakundeen Koordinakunde eta Via Campesinako kideak bisitatuko du Errenteria-Oreretan. Hitzaldia elikadura burujabetasunari buruz izango da, asteazkenean, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartean.