Ura moztuko dute erdialdean
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Errenteria-Oreretako erdialdeko zenbait kaleetan ezingo da ura erabili astelehenean, 10:00etatik 12:00etara. Arrazoia Kale Txikiko 2. zenbakian izandako matxura bat dela argitu du udalak. Horrenbestez, ura moztuta edukiko dute, Kale Txikiko 1 eta 2 zenbakiek, Martin Etxeberria kaleko 11 eta 13 zenbakiek eta Kaputxinoen Eliza 15eko bizilagunek.