Aportazio guneetako bat Txipiton egongo da
Landa-eremuetan bizi diren bizilagunek hondakinak gaika sailkatuta utzi ahal izateko, Oiartzungo Udalak lau aportazio gune berri eraikiko ditu. Lanak hasi dituzte dagoeneko hainbat eremutan eta hilabete honetan bertan bukatuko dituztela aurreikusten dute.
Ugaldetxon, Arraguan eta Gurutzen egongo dira aportazio guneak, hau da, Zerradin, Txipiton, Olidenen eta Usategietan. Horrez gain, Talaiako gunean aire librean zegoen eremu bati estalpea jarriko diote.
Gune horietan hondakin organikoaren, ontzi arinen, paperaren eta kartoiaren eta errefusaren edukiontziak jarriko dituzte. Gune horiek erabili ahal izango dute bizilagunek gutuna jasoko dute etxean eta giltzaren bila Atez ateko Informazio Bulegora joan beharko dute.
“Herritarren eskaerak aintzat hartu dituen modu berean, espero dugu bizilagunek aportazio gune hauen erabilera egokia egingo duela eta hondakinak egoki sailkatuko dituztela”, azaldu dute udaletik.
Gune horiek eraiki ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldunditik laguntza ekonomikoa jaso du udalak.