Gazte lokalen ordenantza zirriborroa aurkeztuko dute
Parte hartze prozesu baten ondorioetatik atera den gazte lokalen ordenantza zirriborroa astelehenean bertan aurkeztuko dute, 17:30ean, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.
Errenteriako Udalak azaldu duenez, hiru saio egin dituzte, eta prozesu horretan zehar bildutako iritzi eta ekarpena guztiak kontuan harturik prestatu du zirriborro hori udalak.
Prozesuan parte hartu zutenei eta herritar guztiei zabaldu die gonbidapena.