Fanderiako presa berreraikitzeko partida bat eskatu du PSE-EEk
Errenteriako PSE-EEk beste behin agertu da Fanderiako presa berreraikitzearen alde, eta oraingoan harago joan da, aurrekontuetan partida bat ere eskatuz. Era berean, Ura agentziari “eztabaida ahalik lasterren erabakitzeko” galdegin dio, eta presa eraikitzearen alde egiteko “herritarrek lasaitasuna berreskura dezaten, baita ibaiak eta inguruak zuen ekosistema ere”.
PSE-EEren arabera, talde guztiek babesten dute azpiegitura hori, baita udal teknikariek ere. Horrez gain, jarri daitekeen presa mota batek husteko aukera ematen duela azaldu du, eta era berean, presaren presioa arintzeko.
Udaleko teknikariek eta Papresaren txostenen ondoren, presa beharrezkoa dela berretsi du PSE-EEk: “Ez bakarrik paper lantegiaren edo Fanderiaren etorkizunarentzat, baizik eta erriberetan dagoen arazoarengatik, ur korrontearen aldaketek ertzak kaltetu baitituzte, horiek zulatuz, ahulduz eta edozein momentutan hondoratzeak eraginez. Horiek konpontzeak udalaren diru kutxa kaltetu dezake”.