Errenteria-Oreretako EH Bilduk batzarra egingo du bihar, larunbata
Eraldaketa martxan izenburupean Errenteria-Oretako EH Bilduk, 10:00etan, Xenpelar Etxean. Ikasturte berriko lan ildo nagusiak azaldu eta eztabaidatuko dituzte, eta honakoa izango da gai ordena: Ikasturteko erronken aurkezpena (normalizazio politikoa, sozioekonomia eta parte hartze aktiboa), hurrengo deialdiak eta galdera nahiz eskariak. Militante nahiz EH Bildurekin bat egiten duten ezkertiar independentista guztiengana zuzendu dute parte hartzeko deialdia.