Luisa Etxenike eta Belen Sierra, ekimenaren aurkezpenean
Un Mundo de Escritoras izeneko kultur ekimena aurten Irunen hasiko da. Donostia eta Baiona artean 1988tik egiten den ekimena da, emakume idazleen lana ezagutarazteko, oihartzuna emateko eta balioa indartzeko; aurten Irunen izango du abiapuntu, hilaren 13an, Ikust-Alaia liburutegian Maria Tena idazle mdarildarrarekin izango den topaketarekin (19:30ean). Mertxe Tranchek aurkeztu eta moderatuko du topaketa.
Luisa Etxenike da topaketa horien koordinatzailea. Hala, Etxenikek berak eta Irungo Udaleko Kultura ordezkari Belen Sierrak aurkeztu dute hilaren 13ko ekitaldia. Sierrak nabarmendu du udala hainbat kultur elkarterekin elkarlanean dagoela, eta horren emaitzetakoa dela Un Mundo de Escritoras Irunera iristea; zentzu horretan udaleko kideak gogorarazi du Irun Factoryn eta Ikust-Alaian hilaren 17ra arte jarrita dagoen erakusketa horren beste adibide bat dela, Goethe institutuarekin egindako elkarlanaren emaitza.