Donibaneko Itaia kolektiboak hainbat ekimen antolatu ditu 36ko gerraren gainean. Argazki erakusketa zabalduko dute gaur, eta hilaren 15era arte ikus ahal izango da. Egun horretan, ostirala, hitzaldia izango da, 19:00etan, aiton-amonen aterpean. Iñaki Egaña historialariak
Gerra zibila Euskal Herrian eta PYSBEko itsasontziak Matxitxakon hitzaldia eskainiko du. Azkenik, mendi ibilaldia antolatu dute hilaren 17rako, igandea. Durango-Urkiola-Otxandio zeharkaldia egingo dute. Informazio gehiagorako
http://itaiakolktiboa.wordpress.com