San Pedroko eta Donibaneko emakumeak biltzeko deia
Emakumeen Berdintasun Mahaiak gidatuta emakume pasaitarren historia biltzeko egiten ari diren prozesuaren barruan bi jardunaldi egingo dira epe laburrean. Lehenbizikoa hilaren 18an, San Pedroko Udal Aretoan, eta bigarrena, abenduaren 4ean, Donibanen (tokia zehazteke). Bi bilkurak 17:30ean izango dira. Pasaiako emakumeen historia ezagutzea eta Pasaiak herri bezala izandako bilakaeran egindako ekarpenak ezagutzea eta jasotzea da helburua. Horretarako, emakumeek beren bizipenen berri eman dezaten gunea eskaini nahi dute. Besteak beste, haurtzaroaz, hezkuntzaz, lanaz eta gizartearen parte-hartzeaz hitz egingo dute aipatu guneetan.
Antxon eta Trintxerpen urrian bildu ziren emakumeak. Lau barrutietako saioak grabatu egingo dituzte, eta ondoren bideo bat egin eta jasotako informazioa oinarri hartuta aurrerantzean ikertu beharreko gaiak zehazteko asmoa dute.