Les Fous taldea entzuteko aukera, gaur, De Cyne Reynan
Soul, pop eta R&B doinuak lantzen dituen Les Fous taldea igoko da oraingo honetan, De Cyne Reynako oholtzara. Kontzertua 22:30ean hasiko da.
Les Fous 2011. urtearen erdialdean jaio zen, eta hirukotea ziren: Santi Romano (teklak, ahotsa eta konposatzailea), Ainhoa Egiguren (Liquid Doll & The Wet Toys eta Old Charm Blues taldeetan abeslari bezala aritutakoa) eta Olatz Otxoa Otxi (Frida Pipol eta Arashi taldeetan abeslari bezala aritutakoa). Ondoren, Manu Gestido (baxua, Casual Blues eta Silvertown Taldeetan aritutakoa) eta azkenik, Unai Moraza (perkusioak eta gitarrak) batu zitzaizkion.