Fase berrian sartu da Irun 30 kanpaina
Irungo Udaltzaingoak Irun 30 kanpainaren barruko bigarren fasea abian jarri du. Hala, trafikoa arautzen dabiltzan udaltzainek hiri barruan orduko 30 kilometroko abiadura muga gainditzen dutenei abiadura mugatzeko araudiaren berri emango diete, baina oraingoz ez diete isunik jarriko, ezta gidatze baimenetik punturik kenduko ere. Hori bai, aurretik ezarrita dauden abiadura mugak gainditzen dituztenek zigorrak izango dituzte.
Udalak oraindik ez du jakinarazi noiz jarriko diren behin betiko orduko 30 kilometroko abiadura mugak, “baina garaiz iragarriko da hori”.