Etxarriko trikuharrien ibilbidea egiteko gonbitea luzatu dute
Etxarri-Aranazera irteera antolatu dute Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak taldeek. Hilaren 17rako antolatu duten txangoa urteko azken-aurrena izango da. 07:15ean irtengo dira Trintxerpetik, Etxarriko kanpinera bidea hartzeko. Handik ibilbide biribila hasiko dute, lehenik eta behin basoan barneratzeko, pago eta haritzen artetik. San Andrianeko baseliza bisitatu eta ondoren iritsiko dira trikuharriren eremura. Beitzeta, Iruiturrieta, Jentilzulo, Bentatxar, Zelatamo, Mintegutxita, Txaragorri, Fagamendi eta Maitzegur trikuharriak bisitatuko dituzte. Kanpinera bueltan, han bazkalduko dute. Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 396 055 edo eta 679 731 034.