Mirari Martiarena eta Ander Lizarralde
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren beste ikuspegi bat emateko asmoz
Damutuko zaizute saioa jaio da. Txapelketan parte hartu ez duten lau bertsolari “fustratuk” gidatzen dute saioa, tartean daude Mirari Martiarena eta Ander Lizarralde oiartzuarrak. Argiako webgunean ikus daiteke saioa asteazkenero eta Hamaika Telebistan ostiraletan. Atzo
lehen saioaren estreinaldia izan zen, orain arte txapelketan eman duena laburbildu dute umorez. Martiarenak eta Lizarraldek saioaren nondik norakoak azalduko dizkiote HITZAri.
Nondik nora doa saioa?
Ander Lizarralde:Txapelketaren jarraipen umoretsu bat egiteko ahalegina da behintzat. Gu orain dela lau urte egin zuten
Hitzetik Hultzera-ra saioan oinarritu gara eta ideia horretatik abiatuta gure tokea eman diogu. Gurea, hala ere, nahiko frikia da.
Mirari Martiarena: Argian ere zerbait egiteko gogoa zuten,
Beranduegi egon zen tartean, berea eman zuen.
Ander: Atal batzuk egin ditugu bertso mamia duena.
Ikusleek zerekin egingo dute topo?
Mirari: Bertso eskoletan txapelketa garaian egiten diren txisteekin, horiek azaleratu ditugu. Bertso eskoletan beti saioa komentatzen da serio baina gauzak ateratzen dira. Eta umore hori ez da atera orain arte. Nik uste horrelakoak ez direla gure bertso eskolan bakarrik ateratzen denetan baizik.
Saioa nori zuzendua dago? Bertsozaleei, bertsoa hainbeste gustatzen ez zaienei…?
Ander: Gu bertso munduko jendea gara, baina batez ere kanpokoei zuzendua dago, horretarako erabiltzen dugun kodigoak ez du oso barrengoa izan behar, bestela jendeak ez du harrapatuko. Ez du zertan bertsozalea izan behar ongi pasatzeko.
Nolatan bukatu duzue zuek saioan?
Ander: Nik Mirari dei batekin konbentzitu nuen eta niri Unai Gaztelumendik deitu zidan. Sintonian gauden pertsonak gara eta ongi pasatzeko prest gaudenak. Hau dena etorri zen Iruñean duela lau urte komun batzuetan elkartu ginenean. Barrez hasi ginen eta gauza batek bestea ekarri du.
Mirari: Niri Anderrek arratsaldeko lauretan deitu zidan proposamena egiteko,
salada bat behar zutela esanez. Zazpietan Argian ginen bileran.
Zer moduzko esperientzia ari da izaten?
Ander: Muga estua dugu askotan bertso eskolako txiste horiek sortzen diren foro ttiki horietan oso kabroiak izaten gara. Hori publikora eraman behar duzunean
taktoa izan behar duzu bertsolaria ez mintzeko. Nire ustez programa honek norbait minduko duela eta horretan agian ez dugu behar bezalako ikuspegia izan. Gure buruari hasteko barre egiten diogu, azkenean gure fustrazioak modu komiko baten bidez ateratzen ditugu.
Mirari: Bai, ze Euskal Herriko txapelketa bada bertso eskolatik pasa garenontzat zerbait handia. Nik ez dut fustraziorik alde horretatik, baina hortik hasten da gure txistea.
Saioaren izena behintzat nahiko mehatxatzailea da…!
Ander: Umore horretatik abiatu ginen eta gure buruari barre egin, azkenean zentzu bat eman nahi badiozu paper batean sartu behar duzu eta bertsoetan gai bat sartzen dizutenean muturrera jo behar duzu sinesgarri bihurtzeko zure pertsonaia. Damutuko zaizue da berez, baina bertsolariak
zaizute hori errimatzeko erabiltzen du nahiz eta jakin gaizki esana dagoela. Niri behintzat ongi etorri zait aurten abestuko ez dudan arantza kentzeko.
Terapia izan da ere, beraz.
Mirari: Bertso mundutik nahiko aterata nago azken urtetan. Plazan kantatzeari utzi nion beste lan batzuetan hasi nintzen eta aurten, gainera, alferkeria nuen txapelketa hasteko, finalera soilik joateko asmoa nuen. Baina orain saio honekin txapelketan bete-betean sartuta nago, kanporaketa guztiak jarraitu ditugu. Txapelketa bizitzeko beste modu bat da, beste begi batzuekin ikusten da, aukera polita da.