Ainara Gurrutxaga ‘Amaren eskuak’ filmean
Euskarazko zinema programazioaren barruan,
Amaren eskuak film luzea proiektatuko dute larunbat honetan, hilak 9, Itsas Etxea Auditorumean. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarreraren prezioa 4 eurokoa da. Mireia Gabilondok zuzendutako filma da eta Ainara Gurrutxaga oreretarra da protagonista. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuten filma eta oso harrera ona izan zuen.