Pontikako biribilgunea inauguratuko dute larunbatean
Pontikako auzo elkarteak jakinarazi duenez, larunbatean, hilak 9, Pontikako biribilgunea inauguratuko dute. Arraun munduarekin zerikusia izango duen ekitaldia izango dela aurreratu dute. 11:00etan hasiko da ekitaldia, eta herritar guztiak gonbidatuta daudela esan dute.