Udazkenaren etorrera ospatuko dute galiziarrek Magostoarekin. Gaztainerre jaia hilaren 16an izango da, arratsaldez, Trintxerpeko pilotalekuan. Han erreko dituzte gaztainak eta doan banatuko dizkiete festara biltzen diren guztiei. Horrez gain, Alvariño ardoa eta lakoi dastatzea izango dira. Baina Magostoari lotuta beste hainbat ekimen antolatu dituzte Fato Cultural Galego elkarteko lagunek. Lehen jarduera hilaren 14rako antolatu dute, osteguna. Meza ospatuko dute, galizieraz, 19:00etan, Trintxerpeko Karmengo Amaren parrokian. Hilaren 15erako, ostirala, hitzaldia antolatu dute. 19:00etan, eta San Pedroko Udal Aretoan, Manoel Gomez Garciak
Agrupacións musicais galegas gaia hartuko du hizpide. Igandean, hilak 17, zendutako marinelak gogoratuko dituzte, 12:00etan San Pedroko Torrean lore eskaintza eginez. Azkenik, hilaren 23an, Magostoari Donibanen jokatuko den Pasaiako Badiako Txirikila Lehiaketarekin bukatuko da aurtengo Magostoa.

Zendutako marinelei omenaldia