Judoka onenak Jostaldiko tatamian
XXII. ekitaldia beteko du aurten Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketak. Jostaldi pilotalekuan egingo dute larunbatean, hilak 9, eta sosik ordaindu gabe kadete mailako momentuko kirolari onenak lehiatzen ikusteko aukera izango da, goizez zein arratsaldez. Maila horretako Espainiako Superkopa 2013rako baliagarria da txapelketa. Lau tatami jarriko dituzte Jostaldin eta bertan gizon zein emakumeen pisu guztietako kirolariak ariko dira.
Larunbatean izango da txapelketa, baina hor ez da bukatzen asteburuan Jostaldin antolatuko duten judo jarduna. Izan ere, igande goizean judo stage-a egingo dute, 09:30etik aurrera. Goi mailako judoa ikusteko beste modua izango da, konpetiziotik kanpo elkarrekin entrenatzeko aukera izango baitute Hondarribira etorriko diren selekzioetako judokek.