Iazko urrian Irungo Udalak enpresen zerbitzurako leihatila abian jarri zutenetik 136 jarduera berriren jakinarazpena jaso du. Gehienak ohiko komertzioak izan dira, 77, baina ile apaindegiak/estetika zentroak sektoreko eta ostalaritzako zerbitzuak ere zabaldu dituzte, 14na. Tailerrek, kudeaketa enpresek nahiz haurtzaindegi/akademia zerbitzuek ere baliatu dituzte udalaren zerbitzuak euren jarduerak abian jartzeko.
Leihatila horrekin Irungo Udalak nahiz zuen jarduera ekonomikoa sustatzeko sor zitezkeen ekimenak lagundu, horientzako prozedura azkarrak ahalbidetuz, prozedura berritzaileen bitartez. “Zenbakiek esaten digute aurrera egin dugula gure helburuekin, hau da, Irunen negozioa jarri nahi duenak erraztasunak dituela udalarekin izan behar dituen harremanak behar bezala egiteko”, esan du Pedro Alegre Gizarte Informazio eta Parte Hartze zinegotziak.
Hala, udalaren zerbitzuarekin bi erara jar daitezke interesdunak: bat aurrez aurrekoa da, eta bestea telematikoa. BAZen bulego berrian (San Martzial kalea, 2) dago ekimen ekonomiko berriak garatu nahi dituztenentzako leihatila (aurrez zita eskatu behar da 010era deituz Irunen, edo 943 50 51 52ra hiritik kanpo). Bestela,
Irungo Udalaren webgunetik ere balia daiteke zerbitzua.