Atrezzo dendaren erakusleihoa
Merkataritza dinamizatzeko Igo Zaitez Merkataritzaren Trenera kanpainaren barruko erakusleihoen lehiaketako irabazlea Atrezzo denda izan da (Geltokiko kalea, 13). Ekimen hori urriaren 14tik 20ra gauzatu zen, eta trena Irunera iritsi izanaren 150 urteak oroitzeko San Migelen antolatu ziren ekitaldiekin batera egin zuten. Guztira, 63 denda atxikitu ziren kanpaina horretara, eta beren negozioak apaindu zituzten, urteurren hori gaitzat hartuta.
Miguel Angel Paez Sustapen Ekonomikoko eta Merkataritzako ordezkariak azaldu zuen atzo irabazlearen izena, baina honako dendei egindako lana aitortu zien: Salo 2, Olberri, Ikuski eta Brasil gozodenda. Paezek eskertu zuen kanpainako denden parte hartzea, “ekimenenaren asmoan inplikatu baitira, hain zuzen ere, gure merkataritza sare indartsuak Irunen egiten diren jarduerekin bat egitea. PERCOren helburuetako bat da, eta, alde horretatik, atzean trena zuen lehenenengo proposamenak oso giro interesgarria eta sentsazio onak sortu ditu. Azken batean, uste dugu formatu hori arrakastaz errepikatu daitekeela beste hitzordu garrantzitsu batzuekin ere; oraingoan, Sport Jam azokaren hurrengo edizioarekin
”.
Fan Shop Sport Jam kanpaina
Trenaren etorreraren 150 urteen efemeridearekin gertatu den bezala, Irungo Merkataritza Biziberritzeko Plan berriko proiektuen barruan (PERCO), antzeko ekimenak daude, Ficobako erakustazokarekin zerikusia dutenak. Fan Shop Sport Jam da horietako bat, Ficoban egingo den azoka. Guztira, 36 denda atxiki dira ekimenera, eta Kunsthal Diseinu Eskolaren laguntza izango dute
36 negozio horiek azoka bisitatzeko sarreren salmenta lekuak bihurtuko dira (azaroak 16-17). Sport Jamek opari bat eskainiko du zuzenean saldutako sarrera bakoitzeko (mugikorrak eramateko zintzilikariak), eta bere txartelarekin hori eramango du interesatu bakoitzak dendatik. Denda atxiki bakoitzak “Fan shop” bereizgarri bat edukiko du ikusteko moduan, atean/erakusleihoan.
Denda horiek guztiak Sport Jameko antolatzaileek utzitako stand batean egongo dira Ficoban, azoka egiten den egunetan. Hor, 36 dendek zenbait eskaintza egin ahal izango dituzte, eta sarrera erosi duen oro hurrengo astean ere joan ahal izango da azokara (azaroaren 18ko astean), zuzenean dendetan.
Sport Jamen aperitiboa datorren larunbatean
Azaroaren 16-17ko asteburuan Sport Jam azokak ekarriko dituen jardueren atariko gisa, Zabaltza plazan Sportjam Kids Park Tour egingo da larunbatean. Jarduera horretan, gazteenek 20 arrapalatik gora, plano makurtuak eta lerratze kiroletarako railak dauzkan Sportjam parke mugikorrarekin gozatu ahal izango dute. Gainera, karpa txiki bat jarriko da, Fan Shop Sport Jam kanpainari buruzko informazioarekin.
Honako hauek dira atxiki diren 36 dendak: Deportes Gonzalez, Higer Surf Shop, Montecarlo Sport, El Establo Pirata, Wowoni, Uhingain, Jamaica, Lauburu, Futbol Home, Ciclos Jaizkibel, Ciclope, Ciclos Arbelaiz, Bost Man, Bost Woman, Jeca Chico, Jeca Chica, Nk Player, Disconsu, Pc Dos, Bed´S, Minka, Exter, Estudio Gover, Opticalia Irun, Optica Ikuski, Pagalday Optico, Eskuka, Papeleria Tolosa, Brasil Irunen, Equivalenza, Amatxi, Zapateria Mic Mic Correcaminos, Basauntza, Jumping Bar, Bordados Tobias, Bi&Be.