5.000 kilometroko ibilbidea Euskal Herrian barrena
Euskal Herriko Altxorretan Barrena dokumentala proiektatuko dute ostiralean, hilaren 8an, Banako tabernan, 20:00etan. Arkaitz Astiazaran gazteak (Lastur, Gipuzkoa) ia 5000 kilometroko txirrinda bidaia egin zuen udaberrian, Euskal Herriko 800 herri eta 175 mendate zeharkatuz. Dokumentalaren helburua Euskal Herriko txokorik ederrenak erakutsi eta gure herrialdean bidaiatzeko ideiak ematea da, kirol jarduera, kultura eta euskararen sustapena uztartuz.