Urrian, 13 langabe gehiago Bidasoan, eta 170 Oarsoaldean
Iraileko azken egunetik urriaren 30era 183 lagunetan hazi da langabeen kopurua Oarso Bidasoan, 13 Bidasoan eta 170 Oarsoaldean. Hala, Bidasoko langabezia tasa %16,9ean jarri da (6.212 langabe), eta %16,5ean Oarsoaldean (5.670). Azken hilabetean Oarsoaldeak izan du Gipuzkoako langabeen hazkunderik handiena. Gipuzkoan denera 49.874 pertsona daude lanik gabe, %14,73ko tasarekin.
Iazko urriaren 30ean 6.071 lagun zeuden lanik gabe Bidasoan (%15,7) eta 5.499 Oarsoaldean (%15,5). Herrialdeko iazko tasa %13,46koa zen (47.235 langabe).