Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Tartalariei elkartasuna adieraziko diete Irunen

admin
Bidasoa
2013/11/05
Gaur egin dute agerraldia AHTaren kontrakoek Irunen

Gaur egin dute agerraldia AHTaren kontrakoek Irunen

Nafarroako presidente Yolanda Barcinari opilak botatzeagatik auzipetuta dauden lau lagunen kontrako prozesua “bertan behera uzteko” eskatu du gaur Irungo AHTaren kontrako taldeak. Tren lasterraren aurkakoek uste dute “injustizia penalaren osagarri guztiak” biltzen dituela epaiketak, “Espainiako Auzitegi Nazionala bezalako salbuespenezko auzitegi batez baliatzen delako desobedientzia soziala kriminalizatzeko”. Hori salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte, Irunen eta Euskal Herri Mailan. Hortaz, hilaren 18an hasiko den prozesuan 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dituzte lau auzipetuen kontra —tartean Ibon Gartzia lezoarra—. AHTaren kontrako kideek zehaztu dute “mundu mailan” ez dela horrelakorik izan, “agintarien kontra horrelakoak izan direnean ez delako inongo prozesurik abiatu. Gehien jota isunak izan dira”, eta horren adibidetzat jarri dituzte Bill Gates-ek, Nicolas Sarkozyk edo Helmut Kohl-ek jasandako antzeko erasoak. Tartalariek euren protesta ekintza 2011ko urriaren 27an egin zuten, Okzitaniako Tolosan. Yolanda Barcinari tartak bota zizkioten hiru ekintzailek. Une horretan horien kontrako deus ez zuen egin Frantziako Poliziak ez inork. Ekintza egin zutenak Nafarroara itzuli zirenean, ordea, bertako Foru Poliziak hiru ekintzaileak atxilotu, eta aurrerago ekintzaren berri emateko egin zen agerraldi batean hizlari izan zenetako bat ere atxilotu zuten. Horiek guztiak auzipetu zituzten. Irungo AHTaren kontrako taldeko kideen arabera, ordea, AHTaren “eta gainerako azpiegitura erraldoi eta txikitzaileen behar gabeziaz eta kaltegarritasunaz jabetzeko” balio dezala epaiketak nahi dute, “ekologia arloan suntsitzailea eta ekonomikoki porrot egin duen egitasmoa da. Lurrari eraso, energia xahutu, zarata arazo larriak sortu, hipermugikortasuna areagotu eta herri txiki nahiz hiri ertainen kaltetan lurraldea hirigune handietan are gehiago zentralizatzera datorren garraiobidea da AHT”. Zentzu horretan, “Irungo agintarien ekinbide garapenzalea” bertan behera geldi dadila eskatu dute, “lurraldearen suntsiketan” oinarritzen delako: “AHT bezalako garraio azpiegituren alde egiten du udalak, nahiz honek desoreka ekologiko, ekonomiko eta sozialak sortu”. Horrela, hiriko tren eremuaren berrantolaketa “espekulatiboa” dela uste dute, “herritarrok ez dugu berreskuratuko espazio hori. Bulegoek, merkatal lokalek, garajeek eta merkatalgune erraldoi batek irundarron bizitzaren merkantilizazioa eta motorizazioa areagotuko lukete”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.