Tartalariei babesa adierazteko ekimenak, Irunen
- Bihar (asteazkena), 19:00etan, Hazia Kultur Elkartean, hitzaldia eta bideo emanaldia: AHTaren egitasmoaren eta tartalarien auziaren gainekoak azalduko ditu Ibon Gartzia auzipetuak.
- Hilak 9 (larunbata), 11:00etan, Sargia eta Urdanibiaren arteko kantoian, Tarta Txapelketa Golosala. Herritarrei “tarta goxoak” eramateko eskatu diete antolatzaileek. Epailea Brasil gozodendako Koldo Salinas izango da. Irabazleak produktu ekologikoz osatutako saskia eramango du. Ondoren tartak dastatuko dituzte, eta 13:00etan, merenge herri jaurtiketa egingo dute Antton titiriteroaren eskutik.
- Hilak 12 (asteartea), 18:00etan, Zabaltza plazan, elkarretaratzea.
- Hilak 16 (larunbata), Tartalarien Aldeko Manifestazio Golosala egingo dute Iruñean. Autobusen zerrenda Hazian.
- Hilak 18 (astelehena), epaiketaren eguna da. Autobusa antolatu dute ere, eta zerrenda Hazian dago.