http://vimeo.com/28931587
Oarso Musikak hainbat kontzertu antolatu ditu azarorako, eta lehenengoak ostiralean izango dira: Toil, Kakahuete eta Jotatiro.
Udazkena ekitaldiz beteta dator Niessen aretoan, Oarso Musikaren ekimenez. Urrian hainbat kontzertu antolatu dituen bezala, azaroan ere beste hainbeste izango dira. Hala, ostiraletik (hilak 8) abenduaren 5era arteko programazioa dagoeneko prestatu dute.
Ostiralean, herriko hiru talde igoko dira oholtzara, 22:00etatik aurrera: Toil, Kakahuete eta Jotatiro. Oarso Taldeak aurreratu duenez, Toil duela hamarkada bat sortu zen, eta denbora horretan hainbat areto “astintzen” aritu dira: “Oraingo honetan indarberrituta datoz, martxa hatzeko gogoz”. Kakahuetek, berriz, azken diskoa aurkeztuko duela jakinarazi du, “bideo proiekzioak lagundutako zuzeneko indartsu eta iradokitzaile batekin”. Jotatiro, azkenik, “etorkizuneko taldea” izango dela iritzi dio Oarso Musikak. 15 urte inguruko bost gaztetxok osatzen dute, eta energia hori taula gainean nabaritzen dela adierazi du.
[box]Azaroa-abenduko egitaraua
- Azaroak 8: Toil, Kakahuete eta Jotatiro.
- Azaroak 16: Zintzilik Irratia: Inoreneroni, Borrokan, Nonguayaz.
- Azaroak 19: Samsara Blues Experiment Alemaniako taldea.
- Azaroak 30: Adremanalized eta The Holly Buttons.
- Abenduak 5: Napoka Iria eta John Berkhout. [/box]