Habia erori den eremua hesitu egin dute
Liztor beltzen (asiako liztorra) habia erori da gaur goizean Lezo Herri Eskolako zuhaitz batetik, jolastokira. Haize bolada indartsuen ondorioz detektatu gabe zegoen habia rori, erditik puskatu eta hainbat liztor beltz irten dira bertatik. Eskola arduradunek berehala deitu dituzte udaltzainak eta suhiltzaileak ere bertaratu egin dira berehala. Habia inguruan zeuden liztor beltzak fumigatu egin dituzte. Eskola arduradunek azaldu dutenez, habia bertan zegoenik ez zekiten gaur jausi den arte, “hostoekin ez dugu ikusi”. Arbolaren ingurua hesitu egin dute haurrak bertara ez hurbiltzeko.