Abesbatzetan aritzen diren kantari, irakasle, zuzendari zein zaleei zuzendutako tailerra antolatu du Nafarroako Abesbatzen Federazioak astebururako.
El compositor y su obra. Josu Elberdin izenburupean, musikagile pasaitarreren obra aztertuko dute tailerrean izena ematen dutenek. Elberdinen musika erlijiosoa zein profanoa aztertuko dute. Matrikulak 10 euro balio du Nafarroako Abesbatzen Federazioaren barruko koroetan aritzen direnentzat eta 50 euro gainontzekoentzat. Euskadiko Kutxako 3035 0069 55 0690023505 zenbakian egin behar da ordainketa, eta ondoren ordainagiria
federacion@corosdenavarra.org helbidera helarazi. Tailerra larunbatean eta igandean izango da (hilak 9 eta 10), Iruñeako Orfeoiaren egoitzan, goizez eta arratsaldez. Informazio gehiago
http://www.corosdenavarra.org eskura daiteke.

musikagile pasaitarra