Hainbat alderdik bat egin dute Suminduen Egunarekin
EA, Aralar, Gorripidea, Antikapitalistak, Ezker Anitza-IU, EH Bildu eta Sortuk bat egin dute Oarso Taldeak antolatu duen Suminduen Egunarekin. Aste osoan zehar hainbat ekintza egiten ari da, krisiak ekarri dituen ondorioak salatu eta horiei alternatibak bilatzeko asmoarekin.
Herria eta eskualdeko egoera ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, gizartearen “erantzuna” behar duela iritzi diote alderdi horiek. Alternatibak badaudela adierazi dute, eta herritarrei dagokiela horiek lantzea. Zentzu horretan, antolatutako ekitaldi guztietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, eta bereziki, larunbatean egingo den manifestazioan; 19:00etan aterako da Zumarditik.