Behobia-Donostia lasterketa izango dute hizpide Kirolez Blai! saioan
Biharko Kirolez Blai! saioan (Oiartzun Irratia) Behobi-Donostia lasterketari buruz hitz egingo dute. Horretarako, hiru gonbidatu eramango dituzte irrati estudioetara: Agurtzane Zubizarreta, Onintza Mitxelena eta Gorka Herce. Saioa ohi bezala 13:15ean izango da, eta errepikapena 20:30ean.