Jose Antonio Santano, gaur, BAZ bulego berrian
San Martzial kaleko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren (BAZ) lokala martxan jarri zuten atzo: lehen egunean 700 bisita izan zituen. Horietatik 502 bertan dauden hamar postuetan jaso zituzten, eta gainontzekoak bertako makinetan jaso ziren. Hortaz, lehen egunean behintzat, harrera oso ona izan zuen bulego berriak. Alkateak bulegoen gaineko balorazioa egin du. Jose Antonio Santanoren arabera, “instalazioak modernizatu eta hobetu ditugu, herritarrei ahalik eta erraztasun gehiago emateko. Orain hiriaren bihotzean dago BAZ bulegoa”.