Ernest Maragall
Erabakitzeko eskubidearen gaineko hitzaldiekin aurrera doa Batera Bai. Bihar, asteazkena, izango da hurrengoa, eta Arcadi Oliveres Ekonomian katedraduna izango da protagonista. Batera Baik aurreratu duenez, Kataluniako suminduen mugimenduko bultzatzaile ezaguna da, eta aurten bertan Teresa Forcadesekin batera Katalunian erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma bat sortu du. Era berean, kristau mugimendu progresistarekin lotuta hainbat ekimenetan parte hartu izan du, eta 1981etik Justicia i Pau erakundeko presidentea da. Hitzaldia, 19:00etan izango da Kaputxinoen parrokiako ekitaldi aretoan.
Hurrengo hitzaldian, berriz, Ernest Maragallek parte hartuko du, hilaren 12an (asteartea). Maragall PSCko buruzagi historikoa izan da, anaia Pascualekin batera. “Hezkuntza kontseilaria ere izan zen Kataluniako gobernuan, eta duela urtebete, urrian, utzi zuen alderdia sakoneko desadostasunak medio” azaldu du Batera Baik. Hitzaldi hori ere toki eta ordu berean izango da.
Bi hitzaldia Xabier Oleaga kazetari eta Batera Baiko kideak gidatuko ditu.
Afaria
Hitzaldiak finantzatu ahal izateko afaria antolatu du Batera Bai. Hibaika elkartean izango da, hilaren 15ean (ostirala), Hibaika elkartean, 21:00etan. “Irekia da Batera Bairen asmoekin bat egiten duten guztientzat”.