Antxoko azokako bi salmenta postu enkantera atera ditu Udalak
Antxoko azokan hutsik dauden bi salmenta postu enkantera atera ditu Pasaiako Udalak. Salmenta postuetako batek 14 metro koadro ditu eta 225,71 euroko errenta; bigarren postuak, berriz, ia 23 metro koadro eta 367 euroko errenta izango ditu hilero. Udalak emango dituen baimenak, behin behinekoak izango dira, urtebeterako, baina beti ere urtetik urtera luzatzeko aukerarekin. Interesdunek, Udalak errentarako luzatutako gutxieneko eskaintza gainditu beharko dute, urteko kanona gehituz. Udalak erabakiko du eskaintza zeini luzatu, “salgai jarriko duten produktua azokarentzako izango duen interesa kontuan hartuz”.