43.000 euro banatuko ditu udalak gizarte zerbitzuetan eragiteko
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak 43.000 euro banatuko ditu arlo horretan lan egiten duten elkarteen artean. Orotara, 30 dira laguntzaren bat jasoko duten elkarteak.
Maite Pelaez arloko zinegotziak nabarmendu du urtero gehiago direla deialdira aurkezten diren elkarteak: “urtero elkarte gehiago aurkezten dira, eta ahal den guztiei laguntzen saiatzen gara. Aurten berritasun bezala Gurutze Gorria lagunduko dugula ere esan behar da, ‘Orain inoiz baina gehiago’ deituriko programaren erdia ordaintzen dugularik. Egoera txarrean dauden herritarrei laguntzen duen kanpaina da hori”.
Gizarte zerbitzuetan lan egiten duten elkarteek jasoko dutenaz gain, departamentu berak beste 105.744 euro banatu ditu aurten Gobernuz Kanpoko Erakundeei.