Jaizkibelgo putzuen gaineko hitzaldia, ostegunean
Oarsoaldeko Eguzkik antolatuta Txinzerren kudeaketaren gaineko hitzaldia emango dute ostegunean, hilaren 7an, 19:00etan Bidasoako Eguzkiko kide diren Angel alkain eta Joserra Enparanek. Hondarribia urez hornitzen duten baliabideen kudeaketaz eta Jaizkibelgo zundaketen irregulartasunen ondorioez ariko dira.
Eguzkitik jakinarazi dutenez, 25 urte daramate Alkain eta Enparanek gaiaren gainean lan egiten.Osteguneko hitzaldianEndara- San Anton urtegiko baliabideen kudeaketaz, giza kontsumorako egiten den erabilera eta Irustan ekoizpen elektrikorako desbideratzen dena aztertuko dute talde ekologistako bi kideek. Horrekin batera Jaizkibeen ipar aldean Natura 2000 sarearen zati batean egindako lanak beharrezkoak diren edo ez, legez kanpo egindakoak eta egungo egoeraz ere mintzatuko dira. Amaitzeko, Jaizkibel Babes Bereziko Gune izandatu dutela eta, lurrazpiko baliabideen zentzuzko kudeaketa ziurtatzeko administrazioek ezarri beharreko protokoloa aztertuko dute.
Eguzki talde ekologistak lezoar guztiak animatu ditu Kultur Aretoan egingo duen hitzaldian parte hartzera.