Istripua izan da Gaintxurizketa gainan
Euriagatik ur asko pilatu da errepideetan eta sareko zenbait lekutan asko zaildu du gidatzea. Gaintxurizketa gainako biribilgunean istripua izan du motorzale batek. Bertan dira ertzainak eta anbulantzia bat, baina ez dirudi istripua larria denik. Nolanahi ere abisua eman dute Segurtasun Sailetik euri asko egingo duela eta kontuz ibiltzeko eskatu dute, bai errepideetan, bai itsasoan.