Gaurtik aurkez daitezke Gabonetako marrazki lehiaketarako lanak
Martxan da Pasaian Gabonetako marrazki lehiaketa. Urtero legez, 4 eta 14 urte bitarteko haurrek parte har dezakete udal liburutegiek antolatzen duten lehiaketan. Pasaiako ikastetxe eta ikastoletan ikasten ari diren haurrek, beren ikastetxean bertan eman dezakete izena; gainontzeko haurrek udal liburutegietan eskatu ditzakete lehiaketarako propio erabili beharreko orriak. Lanak jasotzeko epea hilaren 22an bukatzen da eta marrazkiak jasotzeko ordutegia honako hau da: 10:00etatik 12:45era eta 16:30etik 19:45era. Lehiaketarekin batera, marrazki tailerrak antolatu dituzte liburutegietan. Donibanen hilaren 12an izango da tailerra, San Pedron hilaren 14an, Antxon 19an, eta Trintxerpen 21ean. Tailer guztiak, 17:30etik 18:30era izango dira. Sari banaketa, berriz, abenduaren 20ean izango da, 18:30ean, Antxoko kultur etxean. Pasaia-Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta La Anunciata ikastetxeen lankidetzarekin bideratzen da lehiaketa. Aurtengoa 50. aldia da.