Gaur hasiko dira Suminduen Eguneko ekintzak
Oarso Taldeak antolatutako Suminduen Eguna gaur hasiko da. Gaurko protagonistak erretiratu eta pentsionistak izango dira. Hain zuzen, 11:00etan elkarretaratzea egingo dute, Herriko Plazan. Jarraian, erdialdeko kaleetatik manifestazioa egingo dute, eta oraingoan, manifestazioa Reina aretoan bukatuko dute. Bertan, kopagoari buruzko hitzaldi bat emango dute.
Arratsaldean ere egingo dituzte ekintzak. Horiek, ordea, Merkatuzarren izango dira. Informazioa emango dute krisiren gainean.