Bidegorri sareko mendebaldean ireki dituzten zatietako bat
Hirian txirrindan ibiltzeko ikastaroa egingo dute azaroaren 23an, 10:30etik 12:30era. Energiaren Euskal Erekundeak (EEE) emango du, Txita Txirrindak Slaren eskutik eta Hondarribiko Udaleko Kirol departamentuak laguntza du. Helburua ez da txirrindan ibiltzen ikastea, ibiltzen direnek hirian ondo egitea baizik. Hala, txirrindulariek eta motordun ibilgailuen artean sor daitezkeen arazoak landuko dituzte, beste hainbat gauzen artean. Hondartza kiroldegian emango dute ikastaroa eta norberak bere txirrinda eta kaskoa eraman behar ditu.
14 urtetik gorakoentzako ikastaroa da eta interesaturik daudenek kirol departamentuan eman behar dute izena, hilaren 18a baino lehen (Panpinot Kalea, 12-14, 2. solairua. Informazio gehiago behar duenak departamentura dei dezake telefonoz, 943 11 12 84 zenbakira, edo posta elektronikoz mezu bat
bidali.
-
Ikastaroko edukiak:
- Bizikletaz ibiltzeko oinarrizko segurtasun printzipioak aztertuko dira. Printzipio horiek bizikleta zaleak beti izan behar ditu kontuan, bere sugurtasuna kontrolatzeko.
- Egoera eta arazorik ohikoenak aztertuko dira, eta segurtasun eta erosotasunez konpontzeko teknikarik onenak saiatuko dira.
- Ikasle bakoitzarekin bizikletaz ibiltzeko duen estilo eta zailtasunak aztertuko dira. Zailtasunak zuzentzen lagunduko zaio, bizikletaz ibiltzeko estiloa hobetu dezan.
- Aurreko guztia benetako trafikoarekin praktikan jarriko da.
Mendebaldeko zatia zabaldu da
Hiriko bidegorri sareko mendebaldean udalak egin dituen zati berrien ondoren, nabarmen handitu da Hondarribian txirrindaz ibiltzeko aukera. Lehenago bidegorri metro asko zeuden herrian, baina zati luze bat baino ez: Butroi pasealekutik kai berrira doana. Mendebaldeko sarea handituta, Labrederretik Txiplaora joateko aukera dago lehen bezala, baina orain, bidegorria utzi gabe, Amutera edo Zumardira jarraitu daiteke eta, Zumarditik Porturaino iritsi, Harresilandatik —Miramarreraino— zein Puntaletik —Bidasoa pasealekutik—.
Hori guztia horrela, oraindik badira bidegorri sarea osatzeko bizikleta zaleek faltan botatzen dituzten zatiak, hala nola, Hondarribitik Irunera joateko aukera, edota Portuko zatia, Bidasoa pasealekukoaren eta Hondartzara doan bidegorriaren arteko lotunea.