Artexivu elkarteak Mozanbikeko dantza eta perkusioa ezagutarazteko xedea du eta horretarako, ikastaroak ematen ditu Amute azuzoan. Asteazkenetan izaten dira ikastaroak: perkusioa 18:00etatik 19:30era, eta dantza 19:30etik 21:30era, zuzeneko musikarekin. Perkusioko tailerreko kostua 35 eurokoa da eta dantzakoa, 40 euro. Izena eman nahi dutenek
posta elektronikoz egin dezakete, edo telefonoz, 689 52 37 88 zenbakian (Julio).