
Eguerdian Txikimusika jailadia egin zen Mendibilen
Irungo Udalak hedabideei I. Irun Zuzenean Jaialdiaren gaineko balorazioa bidali die. Oro har, ekimenak “harrera ona” izan duela esan du, eta Ficobako kontzertuan 500 pertsona (gauean egin zen), eta Txikimusika jaialdian (eguerdian egin zen, Mendibilen) giro ona egon zela esan du. Urriaren 19an egin zuten Irun Zuzenean. Irun Zuzenean plataformak antolatu zituen musika ekintza horiek, hiriko hainbat eragile eta udalaren babesarekin.
Irun Zuzenean-en helburua era guztietako musika adin guztietako irundarrengana zabaltzea izanda, udalak esan du gisa horretako ekimenak egiten jarraituko duela, “ekimenek harrera oso ona izan zuten, irundar eta kanpotar asko bertaratu ziren. Horrek animatu egiten gaitu jende ororentzako ekimen gehiago bultzatzera”, esan du Belen Sierra Kulturako ordezkariak.