Urtero bezala bertso saioa antolatu du Landare elkarteak Errenteria-Oreretan. Gaur izango da saioa eta aurreko urtetean bezala goi mailako bertsolariekin osatu dute kartela: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa. Gai jartzaile lanetan Iosu Goikoetxea ariko da.
19:30ean hasiko da saioa, Niessen aretoan. Sarrerarik erosi ez duenak gaur bertan izango du horretarako aukera kulturguneko leihatilan saioa hasi baino ordubete lehenago. Sarrerek 10 euro balio dute.