Eserleku bakarra ere ez da hutsik gelditu gaur Niessen Auditoriumean. Izan ere 300 sarrerak saldu ditu Landare Elkarteak gaurko antolatuta zuten eta 19:30ean hasi den bertso saiorako. “Pozik” azaldu dira jendearen erantzunarekin antolatzaileak: “Lagun batzuk kanpoan gelditu behar izan dute, sarrerarik ez zegoelako, beraz erantzunarekin pozik gaudela ezin ukatu”. Bertsozaleek aurten ere punta puntako bertsolarien emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute Landare Elkartearen eskutik.