LOMCEren gaineko hitzaldia antolatu du Hezikuntzak etzirako
Gurasoei informazioa zabaldu asmoz, LOMCE edo Wert Legeaz ezaguna denaren gaineko hitzaldia antolatu du Hezikuntzak Lezo Herri Eskola eta Institutuko guraso elkarteak. Legeak beraien seme-alabengan nola eragingo duen eta ekarriko dituen aldaketen gainean ariko da horretarako Imanol Zubizarreta. ezetz esateko arrazoiak ere azalduko ditu, Baikara Federazioko kideak.
Hezikuntza guraso elkartetik interesdun guztiak deitu dituzte Lezo Herri Eskolan 17:00etan hasita egingo duten hitzaldian parte hartzera.