Fernando Etxepare
Irungo Musika Kontserbatorioaren bultzatzaileetako izan zen Fernando Etxepare; iaz hil zen. Hortaz, Irunen musikaren mugimenduari egindako ekarpena oroitzeko, eta bere pertsona bera goratzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte hirian hilaren 6tik, abenduaren 27ra arte. Nola ez, musika izango dute ardatz ekitaldi horiek. Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak antolatu ditu.
Herenegun jakinarazi zuten ekitaldi horiek egingo dituztela Xabier Txapartegi Ametsa abesbatzako presidenteak, Fernando Etxepare kontserbatorioko koruko zuzendariak, bertako zuzendaritza batzordeko kide German Gamindek tea udaleko Kulturako ordezkari Belen Sierrak. “Programa, hiri osoarekin batera, Fernando Etxepare Diazi eskaini nahi diogu”, esan dute antolatzaileek. Honakoa da egitaraua:
- Hilak 6, asteazkena: 20:00etan, mahai ingurua Fernando Etxepareren figurari buruzkoa, Oiasso museoko erakusketa aretoan.
- Hilak 10, igandea: 19:00etan, Amaia KZn, Piano eta biolontxelo kontzertua Ricardo Requejo eta Jose Ignacio Etxeparerekin.
- Hilak 16, larunbata: 12:00etan, Fernando Etxepareri buruzko erakusketa zabalduko dute, Istillaga plazako 5. zenbakiko beheko lokalean. Egun horretatik hilaren 23ra arte izango da zabalik, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
- Abenduak 1, igandea: 19:00etan, Junkal elizan, Eskifaia, Andra Mari eta Ametsa abesbatzen kontzertua.
- Abenduak 15, igandea: 19:00etan, Junkaleko elizan, Eguberrietako kontzertu sinfoniko-korala, Irungo Rotary klubak antolatua.
- Abenduak 27, ostirala: 20:00etan, San Gabriel eta Santa Gema elizan (pasiotarrak), Eguberrietako kontzertu korala.