Antxeta Irratiak bertsotan aurkeztuko du programazio berria
Programazioa aurkeztuko du Antxeta Irratiak datorren ostegunean, hilaren 7an. Kabigorri ateneoak hartuko du ekitaldia eta bertsoak aukeratu dituzte horretarako. Odei Barrosok, aimar Karrikak, Maddi ane Txoperena, eta Gotzon Aizpiolea izango dira oholtza gainean 19:00etatik aurrera, Irunabar eta kabigorriren eskutik. Gai jartzaile lanetan berriz, Egoitz Zelaia arituko da.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte Antxetaren programazio berria aurkezteko ekitaldian parte hartzera.