Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sevillako euskal preso politikoak borrokan

admin
Bidasoa
2013/11/01
Borrokaldia hastea erabaki dugularik, honetara bultzatu gaituen egoeraren berri Euskal Herriari helaraztea da idazki honen helburua. Duela lau urte, espetxe honetara lehen euskal presoak ekarri gintuztenetik, beti isolamenduko modulu berezian eduki gaituzte. Ez digute inolako aktibitaterik eskura jarri eta ondorioz, lau orduko patio aldia baino ez dugu egunean, bertara hirunaka ateratzen gaituztelarik, goiz edo arratsaldez. Honek, bi egunez behin, ziegan 26 ordu jarraian igaro beharra eragiten digu. Patiora irteterakoan metal detektagailutik igaroarazteaz gain, ukimenezko miaketa egiten digute gorputz osotik, noiznahi barrabilak edo zakila igurtzera helduz, aldioro tentsio uneak sortuz. Honek eragindako egoerengatik 72. artikulua delakoa ezartzen digute sarri, artikulu horrek sortzen duen inpunitate egoerak (Kideengandik banatu, bakartasun osoa, inkomunikazioa…) ondorio larriak ekarri dituelarik askotan. Mehatxu zein irainak, oheari eskuburdinekin lotuta bukatu eta baita jipoi bortitzak eragin ere. Kartzelarien aldetik sorturiko tentsioak eta ezuste egoerak jada bi preso politikoen jipoitzea eragin du. 2010eko azaroaren 14an lehenengoa, GRAPOko kide batek pairatutakoa, eta 2013ko martxoaren 25ean bigarrena, Arkaitz Bellon euskal preso politikoak pairatutakoa. Aurrez aurreko bisitetatik bueltan miaketa integralak (osoki biluztera behartuz) egin izan dizkigute. Senideei ere miaketak egin izan dizkiete aurrez aurrekora edo lokutorioetara sartzeko eta horren ondorioz zenbait bisita galdu ditugu. Sendagilearen asteroko bisita ez zaigu bermatzen. Ezinezkoa zaigu noiz etorriko den jakitea eta ohikoa da 2 edo 3 astez sendagilerik ez agertzea. Hainbat kideek osasun arazo kronikoak dituztela kontuan hartuta, ezin larriagoa bilakatzen den egoera da hau. Egunero pairatzen ditugun eskubide urraketa zein gehiegikeria guzti horiek, ezin uler daitezke espetxeko segurtasun zuzendariordeak gertakari hauek babesteko, elikatzeko eta sustatzeko jarrerarik gabe. Gure aurkako probokazioa etengabea bilakatzen da eskubide urraketa guzti hauen bidez. Egoera bideratzeko helburuarekin hainbat aldiz espetxeko zuzendaritzarekin bildu izan gara, baina honek ez du sekula adierazitakoa bete, behin eta berriz jan izan duelarik bere hitza. Epaile zein espetxeetako idazkaritza orokorrari bideratutako kexa eta salaketek ere emaitza hutsalak izan dituzte. Azkenean borrokari ekitea baino ez zaigu geratu. Helburua, bizitza duin bat eta osasuna zaintzeko bermea eskuratzea da. Honetarako isolamendu mugagabea amaitzea, kide guztiok batera egotea, gutxieneko eskubideak bermatuak izatea eta gure aurkako erasoak etetea beharrezkoa izango da. Hauek dira gure oinarrizko aldarrikapenak Euskal Preso Politikoen Kolektibo osoarekin batera Euskal Herriratzen ez gaituzten bitartean. Dispertsioarekin bukatzea da honelako egoerekin amaitzeko modu bakarra. Borroka honetan gure herriaren babesa eta elkartasuna beharrezkoa izango dugulakoan gure borrokaldiarekin bat egitera deitzen zaituztegu, guztiok bat eginez lortuko baitugu. Beraz bada garaia! Euskal preso politikoak amnistiaren bidean Euskal Herrira!   Sevillako Euskal Preso Politikoak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.