Ekitaldia egingo dute datorren ostiralean, hilaren 8an, Gurutze Santuaren Plazan 20:00etan hasita. Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde lan egiten duen izenik gabeko taldeak herritar guztiak deitu ditu bertan parte hartzera, “dispertisoarekin amaitzeko”. Halaber, preso eta iheslarien eskubideen aldeko banderola etxeko leiho eta balkoietan jartzeko deia luzatu diete herritarrei. Ekitaldian udaletxeko balkoian euskal preso eta iheslarien eskubideen alde dagoen ikurra, bertatik kendu eta herritarrei emango diete.
Izan ere, Euskal presoak Euskal Herrira dion pankarta eraikinetik kentzeko agindua jaso zuen Lezoko Udalak irailaren 18an. Donostiako Administrazio Auzietako Epaitegiko lehen aretoak eman zuen agindua, kartelarekin udalak “neutraltasun politikoa urratzen” zuela argudiatuta.