Irungo kiroldegiak erabiltzeko diru laguntzak behar dituztenek hilaren 23ra arteko epea dute eskaerak egiteko. Joan den astean argitaratu zuten deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Diru laguntzen zenbatekoa kiroldegien abonuen %25a edo %75a ordaintzeko da baliagarri, eta horiek emango dira, besteak beste, familiako kideen kopuruaren arabera, edo urteko errentaren arabera. Zehaztasun guztiak
Irungo Udalaren webgunean daude,
Zure zerbitzura atalaren barruan,
Zerbitzuen gida sailean. Han diru laguntzen eta beken informazioa dago.