Hegaztien argazkiekin erakusketa, Txingudi Ekoetxean
Azaroan zehar FotoAves2012 ekimenaren barruan atera ziren hegaztien argazkiak ikusteko aukera izango da Plaiaundiko Parke Ekologikoko Txingudi Ekoetxean. 30 argazki ikusteko aukera dago, eta SEO-Birdlifek urtero antolatzen duen argazki lehiaketaren barrukoak dira. Juan Martin Simonek irabazi zuen lehiaketa hori 241 argazkilariren lanen artean. Bisiten ordutegia honakoa da: 10:00etatik 14:00etara, eta 15:30etik 17:30era.